XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herrigintza Eta honela ardietsi zuten beren xedea.

Unibertsitarioak eta idazleak zigortuak eta juzgatuak izan dira.

Poloniak Txekoslobakiako inbasioan parte hartu zuen.

Txekoslobakian ere beste horrenbeste egin nahi izan zuten azken stalinistek, Novotny erori aurretik; baina beren asmoak betetzerik ez zuten izan.

Eta horregatik estudianteek, idazleek eta langileek bat egin zutelako etorri zen udaberri hura.

Horregatik, honelako gauzak gerta ez daitezen, faszistak eta stalinistak saiatzen dira, Herriaren izenean mintzatuz noski, langileak eta pentsalariak elkarren kontra jartzen.

Hori egin zuten Hitler eta Mussolinik.

Hori ari dira egiten Frantziako komunistak, damutu gabeko stalinista zital horiek.

Hori, Greziako agintariak. Hauek, gainera, klasikoak, Greziako idazle zaharrak, debekatu egin zituzten hasieran.

Hemengo batek grekera ondo ez zekitelako, esango luke.

REALISMOA Horregatik, demagogia honek ez du biderik gaurko Txekoslobakian.

Derrigorrezkoa da, orduan, sobietarrentzat eta beren adiskideentzat beste medio bat aurkitzea.

Medio hori realismoa izango da.

1952an, stalinisten Ungarian Jozsef Révai Kultura ministroak hau esan zuen: Ez dira Herria edo Estadua, idazlearen gustora edo iritzira egokitu behar dutenak; baizik eta, idazleak dira sozialismogintzaren interesekin bat egin behar dutenak.

(Ungariako Tarsadalmi Szmle kazetan 1952ko IXaren 15ean).

Printzipioz arau ona; baina koska, sozialismogintzaren interesak nork definitzen dituen jakitean dago.